Pribatutasun politika

Pribatutasun politika honek OARSOALDEA, S.A.-ren datu pertsonalen tratamenduen inguruan informazioa eskaintzea eta interesdunei asistentzia emateko eskubideak deskribatzea du helburu, 2016ko apirilaren 27 ko 679/2016 (EB) Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko araua eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko, abenduaren 5eko, 2018/3 Lege Organikoarekin bat.

1. Arduradunaren identitatea eta kontaktuzko datuak

OARSOALDEA, S.A., A-20458329 IFZ-rekin, ondoren adierazten diren tratamenduen arduraduna da. Honekin harremanetan jartzeko hurrengo bideak erabil daitezke:

  • Astigarraga Bidea 2, Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa)- era posta bidez zuzenduz.
  • Posta elektroniko bidez: dbol-lopd@oarsoaldea.eus

Datuen tratamendua: helburuen deskribapena, oinarri juridikoak eta datu hartzaileak OARSOALDEA, S.A.-k Tratamendu-Jardueren Erregistroa du, bera arduraduna izanda. Bertan, tratamenduaren helburuak, oinarri juridikoa edo legitimazioa eta DBEO-ren 30.artikuluan ezarritako gainerako elementuak zehazten dira. Ondoren, webgune honen bitartez burututako tratamenduak eta enpresa eta norbanakoentzako garatzen dituen zerbitzuekin lotutakoak aipatzen dira:

Tratamenduak Tratamenduaren helburuak│ Legitimazioa │ Datu-hartzaileak
Ekintzailetza Helburuak Enpresak sortzeko ekintzailetzarako laguntza zerbitzuak eskaintzea, aholkularitza barne, finantzatzeko laguntza, diru-laguntzak lortzeko laguntza, prestakuntza, bideragarritasun azterketa, gelen alokairua, enpresen inkubagailua, kontsultarako laguntza eta informazioa formatu elektronikoan bidaltzea
Legitimazioa

-          Interesdunaren adostasuna

-          Kontratu harremana gauzatzea

-          4/2002 Legearen 21. artikulua

-          OARSOALDEA, S.A.ren zilegitasun interesari dagokionez: (i) Garapen agentzia gisa betebeharra betetzea; (ii) pertsona juridikoei eta gizabanako enpresariei zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsona fisikoen harremanetarako datuak tratatzea.

Datu-hartzaileak

-          Proiektuak finantzatzen dituzten erakundeak

-          Tutoretzako aholkulariak

-          Web orrialdearen hosting-aren hornitzailea

-          Posta bidalketa kudeatzailearen hornitzailea (AEB)

 

2. Datuen kontserbazioa

Tratamendu bakoitzean datu pertsonalak eskatutako zerbitzuen prestazioak iraun bitartean, eta/edo eratutako harremanak iraun bitartean mantenduko dira, eta ondoren, aplikagarri diren legezko epeetan, eta jaso ziren helburua betetzeko eta helburu horietatik nahiz datuen tratamendutik eratorri litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezko denboran. Datu pertsonalen tratamendua adostasunean oinarritzen bada, datuak interesdunak baimena ezeztatu edo datuak ezabatzeko eskaera burutu arte gordeko dira.

Tratamendu bakoitzerako beharrezkoak diren datuak soilik eskatzen dira. Gure online formularioetan datuak ez jakinarazteak zure eskaerak bete ezin izatea suposatuko du.

3. Datuen nazioarteko transferentziak

Sare sozialetan (Twitter, Facebook), eta/edo Interneten (Youtube eta/edo Vimeo) irudi eta/edo bideoen argitaratzeak, eta boletin elektronikoen bidalketak (Mailchimp) barne hartzen dituzten tratamenduetan, EE.BB-tan egoitza duten eta EU-US Privacy Shield Akordioaren barnean dauden (EB-ko Batzordearen egokitzapen-erabaki batek babestuta) zerbitzu horiek eskaintzen dituzten hornitzaileei komunikatuko zaizkie datuak.

4. Eskubideen egikaritzea

OARSOALDEA, S.A.-ra zuzendutako aurrez aipaturiko posta helbidera idatzi bat bidaliz edo dbol-lopd@oarsoaldea.eus -ra mezu elektroniko bat idatziz, zure datu pertsonalenei dagokionez, datu babesaren araudiak ezartzen dituen egoera eta baldintzekin bat honako eskubideak dituzu:

  • Sarrera edo irispide eskubidea: zure datu pertsonalak OARSOALDEA, S.A-ren eskutik tratatzen ari diren edo ez ezagutzeko.
  • Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren datuak zuzentzeko.
  • Ezerezteko eskubidea: zure datu pertsonalak ezerezteko, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.
  • Aurka egiteko eskubidea: egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzeko, baina kontserbazioa bermatuz.
  • Datuak transferitzeko eskubidea: aurretik emandako datuak jasotzeko edo hirugarren bati bidaltzeko eskatzeko.
  • Aurretiaz emandako adostasuna edozein momentutan ezeztatzeko eskubidea.
  • Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea, zure eskubideak betearazteko.

Edozein kasutan zure eskubideak egikaritzeko orduan zure NAN-aren kopia bat atxiki beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko.

5. Pribatutasun politikaren eguneratzea

Datuak babesteko politikaren edukia alda daiteke, gerta daitezkeen lege aldaketetara eta Kontrol-Agintaritzak igorritako irizpide eta jarreretara egokitzeko. Hori dela eta, komenigarria da webgunera aldian-aldian sartzea, informazio motaren eta egiten diren tratamenduen inguruan behar bezalako informazioa jasotzeko.

Pribatutasun politika hau azken aldiz data honetan eguneratu da 2019 urtarrila.