HABIAN! AKTIBOA

Etengabeko mugimenduan, ikusi zein proiektu eta ekintzetan dabiltzan Habian!eko egoiliarrak.

null ANNE GAJATE Y SAIOA MATXAIN, EN LA EXPOSICIÓN DE PEDRO USABIAGA


Habian! Fabrika Kreatiboko Anne Gajate (ANNE GAGO) eta Saioa Matxain (SAI · SUO) moda-diseinatzaileek  aukera izan zuten, joan den ostiralean, “Modaren urrezko garaia. Goi mailako  joskintzatik prêt-á-porter-era (1930-1970)” erakusketan egoteko. Pedro Usabiaga moda-argazkilari donostiar ezagunak antolatu zuen hitzordua Errenteriako Jantziaren Zentrorako, eta ikusgai jarri zituen bere bilduma pribatuko piezak.

Eskerrik asko Jantziaren Zentroari Habian!-eko partaideen gonbidapenagatik!