ALDAKETAK SORTZEN
ALDAKETAK SORTZEN PROGRAMA
marrazketa-tailerrak, zurezko piezak eta pasta egitea, hiriko esku-hartzeak eta hitzaldiak
ZER DA ALDAKETAK SORTZEN?
Programa zirraragarri hau aurrerapauso bat da sormenaren, artisautzaren eta gizarte-balioen sustapenean, eta HABIAN! eta ARTISAU AUZOAk tokiko komunitatearekin duten konpromisoa indartzen du.
"ALDAKETAK SORTZEN" tokiko sortzaileek diseinatutako programa da, artisautzaren, sormenaren, kulturaren eta gizartearen arteko sinergia sustatuz. Sormen-jarduera gizarte-eraldaketarako bitarteko eta gizarte-balio garrantzitsuak transmititzeko tresna gisa erabiliz.
HABIAN! KSI (KULTURA ETA SORMEN INDUSTRIA)
EKINTZAILETZA INKUBAGAILUA
HABIAN!ek 2016an ekin zion bere ibilbideari, sormen-lanbideekin lotutako ekintzaileak hartzeko proiektu gisa, artisautzari buruzko ikuspegi bereziarekin, bitxigintza, ehungintza eta beste sormen-lanbide batzuk barne. Inkubagailuak lanerako espazioak, makineria, oinarrizko ekipamendua, tutoretza, prestakuntza eta ekintzailetzarako eta enpresa-garapenerako plataforma eskaintzen dizkie parte-hartzaileei.
Egun hirigune historikoan dagoen Torrekua eraikin enblematikoan kokatua Habian!ek jauzi kualitatibo garrantzitsua izango du 2024ko hasieran, Agustinen sormen-industrien poloa jarriko baita martxan, erreferentziazko zentroa izango dena kulturaren eremuko sormen-lanbideen eta enpresa-proiektuen azeleratzaile gisa.
ARTISAU AUZOA
ARTISAU AUZOA, hirigune historikoa birgaitzea du helburu, bertan dauden lokalak zaharberritu eta erabilera berri bat emanaz, esperientzia pilotu gisa, kulturarekin, artisautzarekin eta sormenarekin lotutako jarduerak bertan garatzeko aukerak ahalbidetzen dira, artisautzari lotutako nortasun bereziz hornitzeko. Errenteriako Udalak Artisau Auzoa egitasmoaren bidez, herriko merkataritza eta jarduera ekonomikoa suspertzeko ahaleginetan jarraitzen du, indarrak batuz.
HABIAN! ETA ARTISAU AUZOA LANKIDETZAN
HABIAN! eta ARTISAU AUZOA eskualdean artisautza, sormena eta eraldaketa soziala bultzatzeko lankidetza. "ALDAKETAK SORTZEN" programa berritzaile honen barne garatuko diren jardueren bidez parte-hartzaileei modu aktiboan eta sortzailean parte hartzeko aukera emango zaie naturarekiko errespetua, ingurumen-kontzientzia, tokiko kontsumoa eta ekoizpena sustatzea, haurren eskubideak defendatzea, jasangarritasuna bilatzea eta aniztasuna ospatzeko.
Egun hirigune historikoan dagoen Torrekua eraikin enblematikoan kokatua Habian!ek jauzi kualitatibo garrantzitsua izango du 2024ko hasieran, Agustinen sormen-industrien poloa jarriko baita martxan, erreferentziazko zentroa izango dena kulturaren eremuko sormen-lanbideen eta enpresa-proiektuen azeleratzaile gisa.
ZER AURKITUKO DUZU ALDAKETAK SORTZEN PROGRAMAN?
1. IDOIA LIZEAGA ITURRALDE. Aniztasunean Haritu
Ameriketako Estatu Batuetan jaio eta askatasun sexuala aldarrikatzeko erabiltzen den ostadar koloreko banderari egindako omenaldia eginaz, hiri esku-hartzea egingo da kolore anitzeko tapiza, burdinazko egituran gurutze puntu gisa ehuntzen diren kordoiekin.
Gerturatzen direnek proiektua ezagutu ahal izango dute, eta egiten nahiz muntatzen lagundu ahal izango dute.
NORI ZUZENDUTA:
Adin guztientzat, 12 urtetik beherakoak, heldu batek lagunduta.
ORDUTEGIA: 11:00-13:00
NON: Erdiko kalea
HIZKUNTZA:: Euskaraz (euskaraz ez dakienari erraztuko diogu saioan parte hartzea)
2. SAIOA MATXAIN+ELENA RANZ + AINHOA REDONDO- Yurta tailerra. URRIAK 21
Natura eta harekiko errespetua erreferientzatzat hartuta, yurta txiki baten oihalak elkarlanean margotuko dira. Hemen sortutako irudiez baliaturik Saioak, Elenak eta Ainhoak kojina bereziak sortuko dituzte.
NORI ZUZENDUTA:
6 eta 11 bitarteko haurrentzat
6 eta 7 urteko haurrak, heldu batek lagunduta
Gehienez 15 pertsona
IRAUPENA: 2 ordu
ORDUTEGIA: 11:00-13:00
HIZKUNTZA: Euskaraz (euskaraz ez dakienari erraztuko diogu saioan parte hartzea)
NON: Ainhoa Redondoren tailerrean (Erdiko kalea 32W)
3. KIBO-Egiak kontatuko ditugu. URRIAK 28
"EGIAK KONTATUKO DITUGU" ingurumenari buruz dakiguna zalantzan jartzeko eta nahasmenduaren erdian egia bilatzeko gonbidapena da.
Gure helburu nagusia ingurumenaren alfabetatzea sustatzea eta pentsamendu kritikoa sustatzea da.
Hitzaldi interaktibo hau egungo ingurumen-arazoei buruz hausnartzeko eta kontzientziatzeko gunea da.
Saio honetan, ingurumenari nola eragin zaion eta gezurrek eta desinformazioak egoera horretan nola lagundu duten aztertuko dugu.
NORI ZUZENDUTA:
Helduak.
ORDUTEGIA: 17:00-18:30
NON: Torrekua
HIZKUNTZA: Gazteleraz
4. TAILERRA BETETA DAGO! KROMOSOMA TAILERRA Eguzki basoa sortzeko tailerra.
Haurren eskubideak (jokoa) eta jasangarritasuna landuko dira. Horretarako, egurrezko eguzki-baso bat sortuko da tailer parte-hartzaile honen bidez.
NORI ZUZENDUTA:
Adin guztientzat
6 urtetik beherako haurrak laguntzarekin.
Gehienez 15 pertsona
ORDUTEGIA: 11:00-13:00
NON: Kromosoma tailerrean (Erdiko kalea 13)
HIZKUNTZA: Euskaraz (euskaraz ez dakienari erraztuko diogu saioan parte hartzea)
TAILERRA BETETA DAGO. Hurrengo tailerren batean parte hartu nahiko bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan: habian@oarsoaldea.eus
5. TAILERRA BETETA DAGO! ZITUENE Zerealak ezagutuz eskuak zikindu, pasta freskoa ekoizteko tailerra. AZAROAK 11
Zerealen eta gizakiaren arteko koeboluzioa aztertuko da, elikadura endemikoaren garrantzia baloratu eta elikagaien ekoizpena balorean jarri nahi da.
AZAROAK 11
NORENTZAT
Adin guztientzat
8 urtetik beherako haurrak heldu batek lagunduta.
Gehienez 20 pertsona
ORDUTEGIA: 17:00-18:30
NON: Zituene obradorean (Erdiko kalea 10)
HIZKUNTZA: Euskaraz (euskaraz ez dakienari erraztuko diogu saioan parte hartzea)
TAILERRA BETETA DAGO. Hurrengo tailerren batean parte hartu nahiko bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan: habian@oarsoaldea.eus
6. ITXIERA FESTA
Eskulan tailerrak izango dira apaingarriak eginaz eta kordoiekin jolastuaz. Eraikitako eguzki zuhaitzak ikusi ahal izango dira eta Zituenek egingo duen pastaz eta txokolateaz gozatu ahal izango da.
AZAROAK 17
NORI ZUZENDUTA:
Adin guztientzat
8 urtetik beherako haurrak heldu batek lagunduta.
ORDUTEGIA: 17:00-19:00
NON: Lekuonan
GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?
Programaren inguruan zalantzarik baduzu harremanetan jarri gurekin.
Deitu 943 494 129 telefonora edo idatzi habian@oarsoaldea.eus helbidera eta zure zalantzak argituko ditugu.
Pentsatu zein tailerrean edo tailerretan gustatuko litzaizuken parte hartzea eta egin izen-ematea hemen!