null KULTURA ETA SORMEN TOPAKETEN EDIZIO BERRIA DATORREN APIRILAREN 27AN IRUNEN


Lankidetza eta networkinga funtsezkoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko kultura- eta sormen-sektoreetako erakundeen lehiakortasunerako eta iraunkortasunerako, haien forma juridikoa eta/edo jarduera garatzen duten balio-katearen maila edozein dela ere. Horregatik, Kultura eta Sormen Topaketak, KST, sektore horietan diharduten pertsona guztien topalekua da.

KSTk urtero bi lan-topaketa antolatzen ditu 2018tik. 2023an apirilean eta urrian izango dira, eta kultura- eta sormen-sektore osoari zuzenduta daude (arteak, arte aplikatuak, diseinua, sormen-industria). HURRENGO TOPAKETARA GONBIDATU NAHI ZAITUGU!


HURRENGO TOPAKETA

Eskualdeko Garapen Agentzietatik ziur gaude bidea dela elkar ezagutzen jarraitzeko espazioak eta testuinguruak sortzeagure kontaktu-sarea zabaltzea eta lankidetzan irismen handiagoko proiektuak gauzatzeko aukerak ematea.

Horregatik, hurrengo topaketara gonbidatu nahi zaitugu, eta bertan parte har dezakezu, aurreko edizioetan egin ez baduzu ere.

¿NOIZ?

Apirilaren 27an | Irungo Factory eraikinean | 17:00-19:00

Topaketaren ondoren, bertaratutakoen artean sareak sortzen jarraitzeko aukera izango dugu, aperitibo txiki batez gozatuz.

EMAN IZENA

Parte hartzeko, beharrezkoa da formulario honetan izena ematea apirilaren 25a baino lehen.
 

AURREKO EDIZIOAK NOLAKOAK IZAN ZIREN IKUSI NAHI AL DUZU? IKUSI BIDEOA!

Azken berriak

BUELTAN DA AINHOA REDONDOREN 13/20 ARTE TAILERRA MAUKA MOTZETAN!

15/05/24

+

ARTISAUTZAREN EUROPAKO ASTEA KROMAN

03/04/24

+

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+