Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak, eskualdeko ekonomia sortzailea bultzatzearen aldeko apustuan eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako BERPIZTU programaren laguntzarekin, BERPIZTU ATB-Artisautza Bultzatzeko Programa abiarazi zuen urtearen hasieran.
Berpiztu ATB programak orientazioa eskaintzen die artisauei beren proiektuaz hausnartzeko orduan, haien indarguneak eta ahulguneak aztertuz, sortzen zaizkien zalantzei erantzunez, falta diren trebetasunak hobetuz eta dauzkaten trebetasunak indartuz, balioa eman diezaieten. Programa horrek beren proiektuetan aurrera egiten laguntzen die, haietaz gozatuz, lankidetza, konpromiso eta komunitate errealeko giroan.
Lehen prestakuntza-fase trinkoa eta taldekoa egin ondoren, 15 pertsonak parte hartu dute, eta esperientzia-prestakuntza, artisautza- eta sormen-sektorean espezializatutako monografikoak, networking-jarduerak eta ATB topaketak jaso dituzte. Parte hartu duten pertsonen artean, Berpiztu-ATBk 2 proiektu hautatu ditu, eta bigarren fase batean sartuko dira. Bigarren fase horrek honako hauek eskainiko dizkie:
LAGUNTZA INTEGRALA:
Hautatutako proiektu bakoitzak banakako laguntza izango du, bere negozio-proiektuan artatu beharreko eremuetan aurrera egiten jarraitzeko. Proiektuaren egoeraren azterketa sakon batetik hasi eta ibilbide-orri bat definituz.
LAGUNTZA EKONOMIKOA:
Proiektu bakoitzak 6.000 euro erabili ahal izango ditu materiala erosteko, aholkularitza tekniko espezializatuko gastuetarako, izena eta marka erregistratzeko, komunikazio-gastuetarako, azoketara joateko, proiektuarekin lotutako bidaia-gastuetarako, diseinu- eta fabrikazio-gastuetarako, prestakuntza espezializaturako eta abarretarako.
KOKAPENA DOAN HABIAN!:
Bekak 3 hilabeteko kokapena ere eskaintzen du Habian! Inkubagailuan, lankidetzazko ekintzailetzako ekosistema batez busti ahal izateko artisau- eta sormen-arloan, sinergiak sortzea eta baterako lan-ingurune bat ezartzea ahalbidetuko duena.
AUKERATUTAKO PERTSONAK HAUEK IZAN DIRA:
Maite Anton Mugertza, Txatxala proiektuarekin, non artisau moduan poltsak, koleteroak, turbanteak, etab. egiten dituen eta Jone Zubizarreta Unzeta bere JoneZZ proiektuarekin zeramika eta bitxigintza konbinatzen dituena, fokua aplikazio metalikoak dituzten ontzietan jarriz.