Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak ‘Circular Green Store’ izeneko denda inauguratu du Urbil merkataritza-gunean. Salmenta fisiko partekaturako eremua da, ‘GK Green Fashion’ Moda Jasangarriaren Kluster gipuzkoarraren diseinatzaileentzat. Horrekin, helburua da herritarrei moda jasangarria, ingurumenekoa eta soziala eskaintzea.
Bide horretan, abendu osoan salgai izango dira lau diseinatzaileren produktuak. Horien artean izango dira Ruben Pantiga Habian!-eko diseinatzaile eta ekintzailearen Kibo Moda Kontzientearen jantziak. Gainera, Pantigaren eskaintzaz gain, dendan ikusi eta erosi ahal izango dira Maider Alzagarenak, Wave back Project-enak eta Ekomodo-renak.