Diskarrain tailerra eskaini zuen Ruben Pantigak, jasangarritasuna eta birziklapena sustatuz, sormenaz baliatuz.
Tailerrean arrainak sortu zituzten CD zaharrekin eta modu honetan, parte-hartzaileek ingurumena babesteko materialak murriztearen, berrerabiltzearen eta birziklatzearen garrantziaz jabetu ziren. Era berean, banakako ekintza txikiek, hala nola sormenezko birziklapenak, ingurunean eragin positiboa nola izan dezaketen hausnartu zen.