null EHUNGINTZA TAILER BERRIAK HABIAN INKUBAGAILUAN


Habian! proiektuak Errenteriako eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatzeko lan egiten du, sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko.

Horretarako, Habian! inkubagailutik laguntza eskaintzen zaie artisautzarekin eta beste lanbide sortzaile batzuekin lotutako proiektuak dituzten ekintzaileei, beren jarduerak garatzeko espazio bat izan dezaten.

Oraingo honetan, Marta Marek (Marta Sensorial) egoiliarrak ehungintzako hainbat tailer eskainiko ditu, bertan feltroa protagonista izanik. Material honekin memoria-joko bat, tetris bat eta etxetxo bat sortzen ikasiko dugu.

 

 


TAILERREN DESKRIPZIOA

  • Feltrozko memoria jolasa egiteko tailerra (maiatzak 11 | 17:00 - 19:00 | Gazteleraz): Familientzat, haurra duten helduentzat, gutxienez 5 urte. Prezioa: 20 €heldua + 10 €haurrentzat. 6-10 laguneko taldea. Ez da beharrezkoa materiala eramatea, sortutako memoria-jokoa eramango da.
  • Tetris jolasa egiteko tailerra (maiatzak 16 | 17:00 - 19:00 | Gazteleraz): Familientzat, haurra duten helduentzat, gutxienez 5 urte. Prezioa: 20 €heldua + 10 €haurrentzat. 6-10 laguneko taldea. Ez da beharrezkoa materiala eramatea, sortutako tetris jokoa eramango dute.
  • Feltrozko etxetxo bat egiteko tailerra (ekainaren 08, 15 eta 22an | 17: 00-19: 00 | Gazteleraz): Helduentzat, eskulanen zaleentzat, joskintzaleentzat. Prezioa: 80 €. 5-7 pertsonako taldea. Ez da beharrezkoa materiala eramatea, feltrozko etxe bat eramango dute.

 

NON

Torrekuan, lehenengo solairuan. Errenteria. (Jautarkol plaza)


IZENA EMATEA

Izena emateko, bide hauek erabil daitezke:

Emaila: habian@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 494 129

Inprimaki hau betez

 

EZAGUTU MARTA MAREK
 

Marta Marek-ek hainbat testuratako ehunezko eta materialezko jostailu hezigarriak egiten ditu eskuz, diseinuak Waldorf eta Montessori metodoetan oinarrituta daude. XX. mendearen hasieran Rudolf Steiner austriarrak asmatutako Waldorf metodoak irakaskuntza zuzendu, hierarkiko eta lehiakorretik ihes egiten du, eta haurrek imitatzeko, imajinatzeko eta esperimentatzeko duten gaitasunean oinarritzen du bere estrategia, bere garapenera egokituz eta mundua ezagutzeko interesa piztuz. Montessori metodoa María Montessori hezitzaile eta mediku italiarrak asmatutako hezkuntza-eredu bat da, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran garatua, eta haren ezaugarri nagusiak dira haurrek beren erritmoan garatzeko eta ikasteko askatasuna izan behar dutela, helduen ingurune estimulatzaile, ulergarri eta behatzaile batean.
 

Hala, Marta Marekek egindako jostailuek testurak eta manipulazio-jarduerak eta multi sentsorialak dituzten marrazkiak dituzte, haurrak trebetasun berriak bereganatzen eta esperimentaziotik abiatuta ezagutza berriak deskubritzen laguntzeko. Jolasaren bidezko ikaskuntza sustatzen dute, eta ikasgelan irakatsi eta ikasteko prozesuari laguntzeko estrategia ludikoa da, logika- eta matematika-harremanen garapena sustatzen duen material didaktiko gisa (seriazioa, sekuentzia, sailkapena, etab.). Psikologiako profesionalek, logopedek, fisioterapeutek, zaintzaileek eta zainketa bereziak dituzten haurren irakasleek ere erabil ditzakete.

Martak Habian! Inkubagailuko ehungintza-tailerrean garatzen ditu gaur egun bere lanak eta proiektuak.

Bere lanak ikusteko: Webgunea | @MartaSensorial

 

Edozein zalantza izanez gero:

Habian@oarsoaldea.eus

943.494.129

Azken berriak

BUELTAN DA AINHOA REDONDOREN 13/20 ARTE TAILERRA MAUKA MOTZETAN!

15/05/24

+

ARTISAUTZAREN EUROPAKO ASTEA KROMAN

03/04/24

+

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+