Datorren azaroaren 23an, Habian! kultur eta sormen sektoreko ekintzailetza-inkubagailuak BDCC OSTEGUNA hartuko du, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietan (KSI) hizkuntza-teknologiak ezartzeari buruzko ekitaldia. BDCCk antolatu du, Langunerekin eta Oarsoaldearekin elkarlanean, eta sektoreko enpresetan euskararen erabilera sustatzea izango du helburu, tresna berritzaileen bidez.
Torrekua eraikin enblematikoa Errenteriako hirigune historikoaren barruan dago, eta bertan kokatzen da Habian! inkubagailua, artisau, sormen eta teknologia berrietako lanbideetarako. Topaketa euskara hutsean egingo da, sektore honetako enpresa arloan hizkuntza sustatzeko helburuarekin.
Jardunaldia 12:00etan hasiko da eta agenda anitza izango du:
Ongietorria (12:00etan): BDCC, Langune eta Oarsoaldea.
Hitzaldia (12:20): "Euskara eta ikerketarako teknologia berrien garapena", Mikel Iruskieta (HITZ Zentroa).
Kasu praktikoen azalpena (12:40): Hizkuntza-teknologiak ezartzeko hiru adibide zehatz aurkeztuko dira.
Galde-eskeak (13:25): Publikoaren interakziorako eta partaidetzarako gunea.
Koktela eta Networkinga (13:35): Bertaratuen artean ideiak eta kontaktuak trukatzeko aukera.
Aforoa mugatua da, eta plazak erreserba-ordenaren arabera esleituko dira. Parte hartzeko, formulario hau betetzeko gonbidapena egiten zaie interesatuei. Formulario hori ere eskuragarri egongo da ekitaldiaren webgunean.
Ekitaldiaren xehetasunak:
Data: 2023ko azaroaren 23an
Ordutegia: 12:00 - 14:00
Lekua: Torrekua eraikina. Orereta kalea, 7, 20100, Errenteria (Gipuzkoa)
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan helbide honetan:
Posta elektronikoa: info@basquedcc.eus/habian@oarsoaldea.eus
Telefonoa: 627 671 552/943 494 129
Gai hau interesgarria bada, BDCC OSTEGUNEAn parte hartzera eta Euskadiko KSIetan euskararen erabilera bultzatu nahi duen ekitaldi honen xehetasunak partekatzera gonbidatzen zaitugu.
Zuen zain gaude!