null HABIAN!EN POP UP DENDA BERRIA ERRENTERIAKO XENPELAR ETXEAN


Gabonak datoz eta testuinguru hori aprobetxatuz, abenduaren 19tik urtarrilaren 5era arte (*Kontsultatu datak eta ordutegi zehatzak, beherago) Xenpelar Etxean (Errenteriako Madalen kaleko 34an) kokatuko den POP UP DENDA edo denda iragankorrak aukera emango digu Gabonetako oparietarako aukera bikaina izan daitezkeen pieza paregabeak, ikusgarriak eta tokiko sorkuntzakoak erosteko.
 

Honetaz gain, artista hauek sortutako jantziekin edo piezekin argazkiak ateratzeko photocall dibertigarria izango du Pop Up dendak, eta tailerrak ere eskainiko dira egun horietan, bertaratzen diren pertsonek artisau-lanbideak ikasi eta eurek sortutako produktu bat eraman ahal izateko. (**Kontsultatu prezioak, ordutegiak, eta izen-ematea beherago).
 

6 egile hauen bitxiak, soinekoak, jostailuak eta osagarriak aurkitu eta erosi ahal izango dira POP UP DENDAN:
 

  1. Anne Gago moda diseinua
  2. APh, bitxien diseinua
  3. Jaizki Bakaikoa moda diseinua
  4. Kibo, moda consciente, moda jasangarriaren diseinua
  5. Marta Sensorial, zentzumen-jostailu didaktikoak
  6. Sai-Suo, moda diseinua


POP UP DENDA, erosketetarako gune bat izateaz gain, sortzaileen lana gertutik ezagutzeko aukera emango du: zer pieza sortu dituzten, nola egin dituzten erakutsi, sorkuntza-prozesua baita produkzio-prozesua azaldu ere.

 

* HABIAN POP UP DENDA: egunak eta ordutegiak:

ordutegiak pop up tailerrak


**HABIAN POP UP TAILERRAK: egunak eta ordutegiak


Xenpelar Etxean Pop Up denda irekita dagoen bitartean, pop up tailerrak eskainiko dira, bertaratzen diren pertsonek artisau lanbideak ikasteko aukera izan dezaten, material nagusia feltroa izango duten piezak sortu eta eskuz josiz. Horrela, beraiek sortutako produktu bat eraman ahal izango da.

Tailerrak eskulanak eta joskintza gustuko dituzten guztiei zuzenduta daude, bai eta heldu batekin doazen 6 urtetik gorako haurrei ere, familian sortzeko aukera paregabea!

Tailer bakoitzak 5,00 euroko kostua izango du, eta egun hauetan egingo dira:
 

Parte hartu ahal izateko FORMULARIO HAU bete.

                      


Habian!etik kalera


Habian!, Torrekuako bere lehen bi solairuetan, artisauak hartzen ditu, profesionalizatzeko eta jasangarri izateko baliabideak eskaintzen dizkie, proiektuak garatzeko aholkularitza eta lan egin ahal izateko produkzio-ekipamendua.

Eraikinean bi tailer daude egokituta, bata ehungintzako proiektuetarako eta bestea bitxigintzako proiektuetarako. Horietan, artisauek 3 urtez lan egin dezakete beren jarduera garatzeko, eta ad hoc profesionalizazio-ibilbide bat diseinatzen zaie ekintzailetza-ibilbiderako

Datorren abenduaren 19an, Xenpelar Etxeko ateak irekiko dira 6 artista horientzat, eta Pop Up denda honen inaugurazioa egingo da. Bertara hurbildu nahi duten pertsona guztiak bilduko dira, haien pieza paregabeak bertatik bertara ikusteko.

Beraz, ez galdu bisitatzera, proiektua eta denda ezagutzera eta, nola ez!, gabonetan oparitzeko pieza paregabeak erostera joateko aukera.

Azken berriak

BUELTAN DA AINHOA REDONDOREN 13/20 ARTE TAILERRA MAUKA MOTZETAN!

15/05/24

+

ARTISAUTZAREN EUROPAKO ASTEA KROMAN

03/04/24

+

IDOIA LIZEAGA IZAN DA EITBKO BIBA ZUEK SAIOAN

20/02/24

+